Jack Rackham
Jack Rackham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1682ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Port Royal (hiria), 1720ko azaroaren 18a (37 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta pirata |
Jack Rackham (1682 – 1720ko azaroaren 18a), Kaliko Jack izenaz ezaguna, kapitain pirata ingeles bat izan zen XVIII. mendean. Ezizena zeramatzan kalikozko arropengatik jaso zuen, baina famatuagoa izan zen bere itsasontzian bi emakume pirata ospetsu eramateagatik: Anne Bonny eta Mary Read.
Rackham Charles Vane kapitain pirataren kontramaisua izan zen. Vanek gudu batean zehar gerraontzi frantziar bat jazartzeari uko egin zionean, tripulazioak hain nahigabe handia hartu zuen, matxinatu egin zela eta Rackham buruzagi izendatu zuela.
Geroago, Rackhamek errege barkamen eskaintza bat onartzea erabaki zuen eta New Providenceko porturantz nabigatu zuen. Hango egonaldian, Rackham Anne Bonny izeneko emakume ezkondu batez maitemindu zen. Rackhamek arpilatutako gauza ugari Annegan inbertitu zituen. Geroago, Burgess kapitainaren eskifaiarekin elkartu zen, hura ere antzinako pirata eta garai horretan kortsarioa Karibe itsasoan espainiar itsasontzien bila.