Edukira joan

Intertitulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scrooge, edo Marleyren mamua. Lehenengo filma intertituluak erabiltzen.

Zinemagintzan, film baten fotogramen artean agertzen diren idatzizko errutuluei deitzen zaie intertitulu. Oro har, irudiaren esanahia argitzeko edo osatzeko sartzen dira.[1]

Azpitituluak ez bezala, irudi narratiboaren gainean inprimatzen direnak, intertituluak — izenak adierazten duen bezala — filmeko irudien artean jartzen dira, eta, beraz, ekintza zinematografikoak eta testuak ez dute inoiz bat egiten pantailan.

Das Cabinet des Dr. Caligari (1920) film mutuaren intertitulua.

Film mutuen lehen proiekzioekin batera zuzeneko musika jotzen zen, normalean pianoa edo organoa. Gainera, pertsona batek ahotsak eta soinuak imitatuz osatzen zuen funtzioa. Aldi berean, pantailan gertatzen zen ekintza publikoari komentarioak gehitzen zizkion ulergarriagoa izateko edo informazio gehiago emateko. Film mutuen iruzkingilearen figura hori gainbehera joan zen intertituluen popularizazioarekin eta soinuztatzearen etorrerarekin erabat desagertu ziren.

Intertituluen lehen erabilera ezaguna 1901ekoa da, Scrooge, or, Marley's Ghost film britainiarrarena[2]. Intertituluak lehen mailako baliabidea izan ziren zinema mutuan, non asko erabili izan ziren elkarrizketak transkribatzeko.

Erabilera berantiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar sarien lehen edizioak, «Titulu Onenaren» saria hartzen zuen barne, nahiz eta kategoria hori ez zen berriro emango, soinuzko zinemaren etorreragatik zaharkituta gelditu zelako.[1] Hala ere, intertituluen erabilera gaur egun arte mantendu da; oraindik sekuentzia edo eszenen[1] bereizle gisa erabiltzen dira, baita espazio- eta denbora-aldaketak ezartzeko ere (adib. «Buenos Aires, 1930», «50 urte beranduago ...»).[3]

Zinema modernoko intertitulu ospetsuenen artean Star Wars seriekoak daude, gerora askotan imitatu eta parodiatuak izan direnak. Serieko film guztiak testu luze batekin irekitzen dira. Testu hori perspektiban zabaltzen da, eta traman eragiten duten gertaerak kontatzen dira bertan. [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Pejino, Carlos. (2010-01-09). «I | Glosario de cine» Blog de cine pejino (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  2. Glavin, John, ed. (2003). Dickens on screen. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-80652-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  3. Konigsberg, Ira. (2004). Diccionario Técnico Akal de Cine. , 275 eta 547 or. ISBN 978-84-460-1902-2..
  4. [https://web.archive.org/web/20121001144309/http://masalladelceluloide.com/cine/fichas_varias/frasescine/especialgrandesprologos.htm «Grandes prologos y ep�logos»] web.archive.org 2012-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]