Edukira joan

Gozoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gozokiak.

Gozokia edo goxokia, oro har, tamaina txikiko janari gozoa da, nutrizio-balio gutxikoa, baina oso energetikoa, eta jende guztiari gustatzen zaiona, bai zapore atseginagatik, bai dekorazioagatik. [1]

Uste da gozokiaren ideia lehen aldiz haitzuloetako gizonek sortu zutela, paneletako eztia jatea eta erlauntzetako eztia miazkatzea gustatzen zitzaielako. Gure arbasoek eztia azkar galtzen ziren elikagai batzuk kontserbatzeko erabiltzen zuten. Egiptoarrek, txinatarrek, indioek, Ekialde Ertaineko jendeak, greziarrek eta erromatarrek frutak eta intxaurrak eztiarekin nahasten zituzten gozokiak egiteko[2].

Zibilizazioa garatzen joan ahala eta azukrea aurkitu zenetik, oso komertzializatutako produktua bihurtu zen.

Erdi Aroan gozokiak, prezio altuko janaria zirenez gero, aberatsentzako jaki bihurtu ziren. Denbora horretan, azukrea, gaixotasun askoren sendabidetzat hartu zen eta botikariek saltzen zuten, droga gisa sailkatu zen[2].  

Gizakiak bidaietarako behar zuen janari arin baten beharragatik sortu ziren gozkiak. Fruta-mamiz, zerealez eta eztiz sortutako lehen gozokiek bidaiariei eta merkatariei ibilbide luzeak egiteko eta energiaz azkar betetzeko balio zieten.

Gozokiaren historia sumertar medikuekin hasten da, bere pazienteei gomendatzen baitzien pilula gozo moduko bat, mendaz, bikarbonatoz eta eztiz egindakoa, azidotasuna neutralizatzen zuena.  Egiptoko XX. dinastiako medikuek, inperio berria deiturikoaren amaieran, duela hiru mila urte baino gehiago, pilula edo gozoki gogorrak errezetatzen zituzten eztulerako etxeko erremedio gisa, eztarrirako erremedio natural ona zela egiaztatuz gero: eztiarekin, piperina mendarekin, belar eta espezia mota guztiekin eginak zeuden, gero zitrikoak gehituz[2].

1850ean hasi ziren Estatu Batuak gozokien ekoizpen industrialarekin, eta kalitate estetikoa hobetu zuten koloratzaile eta aromak gehituz, erakargarritasun komertzialagoa eman baitzieten.  XlX. mendearen erdialdean, Estatu Batuetan 380 fabrika baino gehiago eraiki ziren gozokiak egiteko. Gehienek gozoki gogor indibidualak sortzen zituzten, gero aske saltzen zirenak. Gozoki gogorrak, menda eta limoi-tantak bezalakoak, oso ezagunak egin ziren Estatu Batuetan.  Hala ere, Ingalaterra gozoki gogorrak kopuru handietan egin zituen lehen herrialdea izan zen. 1851ko Alberto Londreseko erakusketa handian, gozoki, bonboi, txokolate krema, karamelu eta beste gozoki mota asko Europako eta Estatu Batuetako gozogileek erakutsi zituzten.

Bere urrezko mendea zalantzarik gabe, XlX. mendea izan zen. Hirurogeita hamar osagai baino gehiago erabili ziren egiteko, batez ere frutak: laranja, kokoa, limoia eta marrubia. Baita ere eztia, intxaurrak, belar eta landare aromatikoak, anisa eta menda bezalakoak; kafea eta laktosa, arrautzak, esnea, azukrea eta bereziki txokolatea eta banilla.

Gaur egun, mota askotako gozokiak existitzen dira. 3 osagai nagusi dituzte: azukrea, ura eta glukosa-xarabea. Hala ere, herrialde bakoitzean zapore eta osagaiei dagokionez lehentasunak daude. Munduko zaporerik ezagunenak tutti frutti eta gerezia dira. Asian gozoki ospetsuenak barruan intsektuak dituztenak dira. Beste aldetik, Txinan eta Japonian mentolaren antzeko zaporeak dituzten gozokiak salduenak dira. Alemaniako iparraldean eta herbehereetan jendeak gustu gaziagoak ditu beraz, gozokiek zapore-kantitate handiegia dute, eta sagar eta limoizkoak ezagunenak dira.

Litxarreriak.

Gozokiak, txikleak edo konfiteak izan gabe, azukrearekin edo gehigarri edulkoratzaileekin egindako elikagaiak dira, beste osagai batzuk gehitu dakizkiena[3].

  • Gel gozoak: almidoien edo fekulen gelifikazioaren bidez lortutakoak, halakotzat edo irinen zati gisa azukre edo gehigarri edulkoratzaile eta gelifikatzaileen nahasketa osatzen dutenak.
  • Erregaliz gozokiak: azukre edo gehigarri edulkoratzaileekin, almidoiak edo fekulekin, irinak eta dextrinekin elaboratzen direnak, eta erregaliz-extraktua eransten zaienak.
  • Apar gozoak: azukreen edo gehigarri edulkoratzaileen soluzio kontzentratuak aireztatzearen bidez lortutakoak, gelifikatzaileak gehitzen zaizkienak, arintasuna eta sendotasun ez-elastikoa emanez.
  • Fondants: azukre edo gehigarri edulkoratzaileen soluzio kontzentratuetatik lortutako elikagaiak, beste osagai batzuk gehitu dakizkieenak, eta horien elaborazio-prozesuak egitura plastikoa ematen diena.
  • Izozteko gozoki likidoa: azukre edo gehigarri edulkoratzaileen eta uraren nahasketa batekin lortutako produku likidoa edo erdi-likidoa, beste osagai batzuk ere izan ditzakeena.
Karamelua.

Azukre edo gehigarri edulkoratzaileen kontzentrazio edo nahastearen bidez lortzen diren elikagaiak dira, eta horie beste osagai batzuk gehitzen zaizkie edo ez[3].

  • Karamelu gogorrak: karamelu hauei, hain konposizioak eta elaborazio-prozesuak egitura beirakiar eta hauskorra ematen die.
  • Karamelu bigun edo murtxikagarriak: karamelu hauei, honen konposizioa eta elaborazio-prozesuak ehundura bigun eta murtxagarria ematen die. Talde horren barruan sartzen dira, besteak beste, toffeeak edo pilulak.
  • Karamelu konprimituak: karamelu hauen forma eta tamaina konpresio bidez lortzen da nahaste hutsez eginak osagaiak egosi gabe.
  • Gomazko karameluak: gomazko trinkotasuna duten karameluak, gomak edo beste gelifikatzaile gahitzen zaiena. Talde honetan sartzen dira, besteak beste, Nizako Frutak.
Txiklea.

Oinarri mastakagarri plastiko edo elastiko batekin egindako elikagaia da, uretan disolbaezina, naturala edo sintetikoa, azukrea edo edo gehiegarri edulkoratzaileekin, eta beste osagai batzuk gehitzen zaizkiona edo ez[3].

Konfiteak.

Elikagai-nukleo desberdinak azukre edo gehigarri edulkoratzaile estaldurekin, txokolateekin eta beste osagai batzuekin estaltzean lortzen diren produktuak dira[3].

  • Gragea: koipeztatze-metodoaren bidez egindakoak.
  • Peladillak: funtsean azukre edo gehigarri edulkoratzailez estalitako konfiteak dira, eta horien nukleoa almendra batek osatzen du.
  • Beste fruiti lehor batzuen grageak: funtsean azukrez edo beste gehigarri edulkoratzailez estalitakoak, eta horien nukleoa edozein fruitu lehorrez osatuta dago, eta beste osagai batzuk gehitzen zaizkio edo ez.
  • Txokolatezko edo estaldurako grageak: txokolatezko nukleoa edo estaldura dutenak.
  • Garrapinatuak: azukrez edo gehigarri edulkoratzaile karamelizatuz estalitako fruitu lehorrez osatutako nukleoak, beste osagai batzuk gehitzen zaizkie edo ez.
  • Txokolatez bustitako fruta edo estaldura: konfitatutako fruta osoa edo zatitua, txokolatez edo estalduraz estalia.

Lehenengo gozokiak fruta-mamiarekin, zerealekin eta eztiarekin sortu ziren. Azukrearen erabilera Indian aurkitu zen, non lehen aldiz azukre solidoa ekoiztu zen. Baina 1850era arte ez zen gozokien ekoizpen industriala hasi Estatu Batuetan.

Gozokien aniztasun guztia oinarrizko osagai gutxi batzuekin lortzen da. Batez ere, erremolatxatik, kokotik, ahurretik edo kanaberatik ateratako azukreen eta glukosa-xarabeen %50 osatzen dute. Baina litxarreriaz eta beste gozo bigun batzuez ari garenean, gelatinak ematen dio testura, animalia-ehunean dagoen kolagenotik ateratzen dena. Hala ere, oso ohikoa da pektina erabiltzea, frutatik sortutako gelifikatzailea, batez ere sagarrak eta zenbait zitriko. Gehitzen diren beste osagai batzuk, kantitate txikiagoan, arto-patataren fekula-almidoiak eta gehigarriak dira, hala nola zapore indartzaileak eta kolore bereizgarri horiek ematen dituzten koloratzaileak.  

Oinarrizko osagaiak beti berdinak izan arren, errezeten artean alde txikiak daude gozoki bakoitzari ukitu desberdina emateko. Kasu batzuetan, gozokiak moldeetatik forma eta distira galdu gabe ateratzeko, gantzak eta erle-argizaria erabiltzen dira; beste kasuetan, berriz, arrautza-zuringoak eta esneki-proteinak erabiltzen dira malba-gozoki bezalako gozoki zuriak egiteko.

Funtsean, gozokien lehengaia ehuna, azukreak eta beste gehigarri batzuk besterik ez da. Gero, adituek materiala garbitzen dute, berriro hidratatzeko eta fruta eta azukre aromak gehitzeko.

Urteetan zehar, gozokiek sofistikazioan irabazi dute; eskaintza zabalaren artean, badira fruta-zukua, C bitaminaren gehigarriak edo txerrietatik datozen gelatinarik gabeak, edonork jan ahal ditzan txantxarragatik edo gehiegizko glukosagatik kezkarik gabe[4].

Kontsumitzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Statistaren inkestaren arabera[5], Alemaniako biztanleen %61ak normalean gozokiak eta txokolateak kontsumitzen ditu. Ondoren Erresuma Batua (%59), Brasil (%56) gozokiak gehien kontsumitzen dituen Latinoamerikako herrialdea bihurtuz ; Suedia (%53) eta Suitza (%52), haien txokolatearengatik ezaguna.  Inkesta honetan Estatu Batuak seigarren postuan dago (%50), ondoren Espainia (%49) eta Argentina (%47). Beste muturrean, Txina (%30), eta Hego Korea (%19), gozoki eta txokolate gutxien kontsumitzen duten bi herrialdeak dira.

Gehien kontsumitzen diren gozokiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira historian zehar gehien kontsumitu diren 5 gozokiak[5]:

Batez ere, gozokiak kontsumitzeraren alde positiboa pertsonen ongizate fisiko zein mentalerantz zuzenduta dago[6]. Bitxia badirudi ere, gozokiak beste elikagai batzuekin lortu ezin diren sentsazioak sortzeko gai dira.

Gozokiak kontsumitzearen bi onurak hauek dira:

  • Antojuak asetzea
  • Ekarpen energetikoa

Bestalde, gozoki gehiegi kontsumitzeak alde txarra du[7], elikagai horiek osasunerako nahiko kaltegarriak direlako, epe luzera edo ertainera emaitza toxikoak izaten diren substantzia kaltegarri asko dituztelako.

Produktu horiek kontsumitzearen ondorio ohikoenak hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Concepto de golosina - Definición en DeConceptos.com» deconceptos.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «El origen de los caramelos - Gastronomia - ABC Color» www.abc.com.py (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Tipos de chucherías en el mercado (actualizado 2022)» Consumoteca 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2018-03-01). «No solo azúcar, ¿de qué están hechas realmente las golosinas que comes? - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Top 5 golosinas más consumidas del mundo» Bigger Golosinas 2019-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. (Gaztelaniaz) «El lado bueno y el lado malo de comer chucherías» El Ideal Gallego (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Consecuencias de comer chucherías y golosinas» ViviendoSanos.com 2017-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]