Edukira joan

Gerra krimen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekazari poloniarrak 1943an Alemaniako armadak eraildakoak.
Mỹ Laiko sarraskian estatubatuar soldaduek eraildako vietnamdar nekazariak
2007ko Srebrenicako sarraskiaren biktimen hobi komuna.
Maravillas Lamberto 1936an frankistek Nafarroan eraila.

Gerra krimena lege haustea da, gerra garaian egiten dena. Gerra krimenak militarrek nahiz zibilek borondatez egiten dituztenak dira (lapurretak, bortxaketak, hilketak, etab.), baita nagusien aginduei jarraituz ere (arma debekatuak erabiltzea, zuzenbidearen aurkako mendekuak, etab.).

Ezaugarri batuzk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra krimena gerrako legeek eta ohiturek ezarritako babesen urraketa da, gatazka armatu batean egindako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hauste larriek eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketek osatua. Terminoa, neurri handi batean, nazioarteko zuzenbidean definitzen da, Genevako konbentzioa barne. Gerrako presoen eta zibilen aurkako tratu txarrak eta genozidioak gerrako krimentzat hartzen dira.[1]

Nazioarteko Zigor Auzitegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailaren 10ean, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegia martxan jarri zen, data horren ondoren egindako gerrako krimenak jazartzeko epearekin. Auzitegi hori Erromako Estatutuan ezarrita dago, eta 5. artikuluan gerrako krimenak barne hartzen ditu. Estatutu horretan, zortzigarren kapituluan, krimen hauek azaltzen dira:

Hona hemen xehetasunak:

  • Erailketa, tratu txarrak edo deportazioa, lurralde okupatuetako biztanleria zibila behartutako lanak indarrez egitera
  • Gerrako presoen edo itsasoan galdutakoen hilketa edo tratu txarrak
  • Bahituak hartzea eta exekutatzea
  • Ondasun publikoak edo pribatuak arpilatzea
  • Hiriak eta herriak arrazoirik gabe suntsitzea
  • Behar militarrak justifikatzen ez duen suntsipena.

Susmagarri garaikideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra krimenaren inguruko akusazioak izan dituzten gaur egungo gobernu buruak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Blumenthal, Ralph (7 de marzo de 1999). «The world: revisiting World War II atrocities; comparing the unspeakable to the unthinkable». The New York Times. [1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]