Azaroaren 29
Itxura
Azaroaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamairugarren eguna da, 334.a bisurteetan. 32 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978 – ETAk Alejandro Hernandez Cuesta zibila hil zuen Irunen.
- 2006 – Euskal Autonomi Erkidegoko lehen hezkuntzako irakasleek greba egin zuten.
- 2009 – Goardia zibil batek bere burua zauritu zuen, Leitzako koartelaren aurka egindako erasoa asmatuz.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 524 – Ahkal Moʼ Nahb I, maien Palenque hiriko agintaria, 23 urteko erregetzaren ostean hil zen. Lau urte iraun zuen errege-arteko aldia hasi zen.
- 1878 – Espainiar Ejerzitoa eratzeko baimena ematen duen legea onartu zen.
- 1944 – Albania Alemaniarren okupaziotik askatu zen eta komunismoa ezarri zuen.
- 1945 – Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren sorrera.
- 1982 – SESBk, Afganistan okupatu zuen.
- 1984 – Yasser Arafat berriro hautatu zuten PAE zuzentzeko.
- 2006 – Benedikto XVI.ak Turkiarako bidaia hasi zuen, mehatxu eta kritika askoren artean, hilabete batzuk lehenago islameko buruzagiak irain moduan hartu zuten hitzaldiaren ondoren.
- 2008 – Ehunka hildako izan ziren Nigeriako Jos hirian kristauen eta musulmanen arteko liskarren ondorioz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949 – Duguna dantza taldea lehen aldiz publikoki agertu zen Iruñean, San Zernin festan.
- 1980 – Egun honetatik abenduaren 7rarte Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen Korrikaren lehenbiziko ekitaldiari hasiera eman zitzaion.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1898 – Gigantes y cabezudos (euskaraz: Erraldoiak eta buruhandiak), Manuel Fernández Caballeroren musika eta Miguel Echegarayren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 1973 – Catholics ("Katolikoak") filma estreinatu zen, Jack Goldek zuzendu eta Martin Sheen, Trevor Howard, Raf Vallone eta Cyril Cusack aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – Memoirs of a Geisha ("Geisha Baten Oroimenak") filmaren estreinaldia Tokio hirian, Rob Marshallek zuzendu eta Zhang Ziyi, Ken Watanabe, Gong Li eta Michelle Yeoh aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1877 – Thomas Edisonek, berak asmatutako fonografoa nola zebilen erakutsi zuen lehen aldiz.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 – Athleticek Jose Manuel Esnal "Mane" entrenatzailearen fitxaketa ofiziala egin zuen Felix Sarriugarte entrenatzailea ordezka zezan.
- 2015eko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako finala: Urrutikoetxeak Martinez de Irujori 22-20 irabazi zion, 12 tanto jarraian egin eta partiduari modu ikusgarrian buelta eman ostean.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1899 – Joan Gamperrek eta futbolista talde batek FC Barcelona sortu zuten.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1767 – Joan Inazio Iztueta, gipuzkoar idazlea (h. 1845).
- 1832 – Joaquín Jamar, nafar ekonomialari, enpresaburu eta politikaria (h. 1887).
- 1853 – Francisca Sarasate, nafar idazlea, Coruñan (h. 1922).
- 1878 – Micaela Díaz Rabaneda, nafar maistra, pedagogoa eta politikaria.
- 1897 – Pedro Vallana, euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa (h. 1980).
- 1903 – Pilar Prieto Rubio, 111 urte eta 59 egun bizi izandako Euskal Herritarra (h. 2015).
- 1904 – Eloy Erentxun, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- 1907 – Andres Irujo, nafar politikari abertzalea (h. 1993).
- 1920 –
- Jesús Larralde, nafar farmakologoa (h. 2018).
- Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (h. 1999).
- 1922 –
- Rafael Olaetxea, nafar apaiz katoliko eta historialaria (h. 1993).
- Raimundo Pérez Lezama, euskal herritar futbolaria, 16 urtez Athleticen jokatu zuena (h. 2007).
- 1930 – Serafin Areta, Areta I, nafar futbolaria (h. 1997).
- 1940 –
- José Antonio González Salazar, arabar etnografoa eta apaiza.
- Jesus Isasi, euskal txirrindularia, Luancon (h. 2005).
- 1944 – Javier Hormaza, bizkaitar futbolari ohia.
- 1947 – Cecilio Ugarte, arabar gimnasta ohia.
- 1965 – Miren Irigoien Aizarna, gipuzkoar euskaltzale eragilea.
- 1974 – Esther López, gipuzkoar boleibol jokalaria.
- 1979 – Vanessa Rodríguez, bizkaitar futbolaria.
- 1982 –
- Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Paula Oribe, arabar gimnasta erritmiko ohia.
- 1993 - Garazi Etxaburu Aulestia, bizkaitar dantzaria, sortzailea eta irakaslea.
- 1994 – Amaia Elizagoien, nafar bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalaria.
- 1995 – Uxue Ansorregi, gipuzkoar herri-kirolaria.
- 1996 – Leire Baños, gipuzkoar futbolaria.
- 2001 –
- Markel Arana, bizkaitar futbolaria.
- Javier Ibáñez, arabar txirrindularia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1206 – Béla IV.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea eta Estiriako dukea (h. 1270).
- 1627 – John Ray, britainiar naturista (h. 1705).
- 1725 – Nicolas Guibal, Würtemberg dukerriko frantziar gorteko margolaria (h. 1784).
- 1766 – Maine de Biran, frantziar filosofoa (h. 1824).
- 1781 – Andrés Bello, venezuelar humanista, diplomatikoa, poeta, legegilea, filosofoa, hezitzailea eta filologoa (h. 1865).
- 1797 – Gaetano Donizetti, italiar musikagilea (h.1848).
- 1803 –
- Christian Andreas Doppler, austriar fisikari eta matematikaria (h. 1853).
- Gottfried Semper, alemaniar arkitektoa (h. 1879).
- 1805 – Friedrich Kasiski, prusiar ofiziala, kriptografoa eta arkeologoa (h. 1881).
- 1823 – Manuel Duran, kataluniar politikari eta legegizona (h. 1907).
- 1825 – Jean Martin Charcot, frantziar neurologoa (h. 1893).
- 1832 – Louisa May Alcott, estatubatuar eleberrigile, ipuin idazle eta poeta (h. 1888).
- 1835 – Cixi, Txinako enperatriz erregeordea edo enperatriz alarguna (h. 1908).
- 1836 – Eugène Le Roy, frantziar idazlea (h. 1907).
- 1838 – Æneas Mackay, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1909).
- 1843 – Gertrude Jekyll, ingeles lorezain, taxonomo, paisaia arkitekto, artista eta idazlea (h. 1932).
- 1849 – John Ambrose Fleming, ingeles fisikaria.
- 1856 – Theobald von Bethmann-Hollweg, Alemaniako kantzilerra (h. 1921).
- 1862 – Gustav von Kahr, bavariar politikaria (h. 1934).
- 1863 – Alina de Brito, brasildar irakaslea (h. 1934).
- 1865 – Teresa Mañé, espainiar irakasle, editore eta idazlea (h. 1939).
- 1870 – Enric Prat de la Riba, kataluniar politikari eta abokatua (h. 1917).
- 1874 – António Egas Moniz, portugaldar neurologo, politikari eta diplomazialaria, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1955).
- 1879 – Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (h. 1906).
- 1881 – Hermann Ehrhardt, alemaniar militarra (h. 1971).
- 1890 – Maurice Genevoix, frantziar idazlea (h. 1980).
- 1891 – Julius Raab, Austriako kantzilerra (h. 1964).
- 1893 – María Y. Orosa, filipinar mediku eta farmazia ikertzailea, elikagaien teknologian espezializatua (h. 1945).
- 1895 – William Tubman, Liberiako 19. presidentea (h. 1971).
- 1898 –
- C. S. Lewis, irlandar idazlea (h. 1963).
- Marià Manent, kataluniar poeta, prosista, literatur kritikaria, memorialista, itzultzailea eta kultur ekintzailea (h. 1988).
- 1899 – Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (h. 2017).
- 1902 –
- Carlo Levi, XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat (h. 1975).
- Georges Poulet, belgikar idazlea (h. 1991).
- 1905 – Marcel Lefebvre, frantziar elizgizona (h. 1991).
- 1906 –
- Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (h. 1978).
- Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1991).
- 1910 – Máirtín O'Díreáin, irlanderazko idazle eta olerkaria (h. 1987).
- 1912 – Ai Xia, txinatar aktore eta gidoilaria (h. 1934).
- 1913 – Georges Spénale, frantziar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 1983).
- 1914 – Taisen Deshimaru, japoniar Sōtō Zen maisu budista (h. 1982).
- 1915 – Eugene Polley, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, telebistarako urrutiko agintea asmatzeagatik ospetsua (h. 2012).
- 1920 – Eva Børresen, alemaniar-norvegiar zeramikaria (h. 2022).
- 1925 –
- Ernst Happel, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 1992).
- Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (h. 2019).
- 1926 –
- Beji Caid Essebsi, Tunisiako presidentea (h. 2019).
- Dilhan Eryurt, turkiar astrofisikari, astronomo eta ikerlari zientifikoa (h. 2012).
- 1931 – Fernando Guillén, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2013).
- 1932 –
- Jacques Chirac, Frantziako presidentea (h. 2019).
- Antoine Tisné, frantziar musikagilea (h. 1998).
- 1933 –
- John Mayall, ingeles blues eta pop rock abeslari, instrumentista eta musikagilea (h. 2024).
- James Rosenquist, estatubatuar margolaria (h. 2017).
- 1934 – Nicéphore Soglo, Beningo presidentea.
- 1939 – Concha Velasco, espainiar aktore eta abeslaria (h. 2023).
- 1940 –
- Seán Cannon, irlandar musikaria, The Dubliners taldeko kidea.
- Denny Doherty, kanadar musikari, abeslari eta aktorea, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2007).
- 1942 – Manuel Saturnino da Costa, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
- 1945 – Martha Cerda, mexikar idazlea.
- 1946 –
- Eamonn Campbell, irlandar gitarrajole eta abeslaria, The Dubliners taldeko kidea (h. 2017).
- Silvio Rodríguez, kubatar kantautore, gitarra-jotzaile eta olerkaria.
- 1947 –
- Petra Kelly, alemaniar feminista, bakezale eta aktibista (h. 1992).
- George Kobayashi, japoniar futbolari ohia.
- 1949 –
- Bigote Arrocet, argentinar jatorriko txiletar umorista eta aktorea.
- Philippe Meirieu, frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologista, pedagogia diferentziatua garatzeagatik ezaguna.
- Garry Shandling, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2016).
- 1954 – Joel Coen (Coen anaiak), estatubatuar zinemagilea.
- 1957 – Tetsuo Sugamata, japoniar futbolari ohia.
- 1958 – John Mahama, Ghanako presidente ohia.
- 1959 – Richard Borcherds, ingeles matematikaria.
- 1961 – Tom Sizemore, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1967 – Farian Sabahi, italo-iraniar historialaria, idazlea eta irakaslea.
- 1971 –
- Geena Lee Nolin, estatubatuar aktorea.
- Laura Seco, espainiar politikaria.
- 1973 – Ryan Giggs, galestar futbolari ohia.
- 1974 –
- Cyril Dessel, frantziar txirrindulari ohia.
- Risto Mejide, kataluniar telebista aurkezle, publizista eta idazlea.
- 1975 – Fallon Fox, estatubatuar emakumezko askotariko borroka-arteetako (MMA) borrokalari transgeneroa.
- 1976 –
- Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (h. 2020).
- Anna Faris, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Inés Santé Riveira, galiziar irakasle, asmatzaile eta ikertzailea.
- 1977 –
- Andy Panko, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Maria Petrova, errusiar irristalaria.
- 1978 - Ludwika Paleta, poloniar aktorea.
- 1980 – Chun Jung-myung, hegokorear aktorea.
- 1990 – Harnaam Kaur, britainiar modelo, anti-bullying aktibista, hizlaria eta body positive aktibista.
- 1993 – Mina El Hammani, espainiar aktorea eta modeloa.
- 1996 – Gonçalo Guedes, portugaldar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1314 – Filipe I.a Nafarroakoa, Frantziako erregea, Nafarroako erregea eta Champagneko kondea (j. 1268).
- 1939 – Javier Agirre Iturralde, gipuzkoar arkitektoa (j. 1853).
- 1943 – Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (j. 1884).
- 1945 - Pedro Garmendia, lapurtar ilustratzailea (j. 1890).
- 1947 – Ramon Intzagarai, Elurmendi, euskal idazlea (j. 1878).
- 1961 – Mikel Urreta Etxebeste, gipuzkoar politikari eta euskaltzalea (j. 1881).
- 1976 – Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (j. 1915).
- 1978 – Baltasar Albeniz, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- 1993 – Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria (j. 1967).
- 1998 – Fermín Sanz-Orrio, nafar politikari falangista, Madrilen (j. 1901).
- 2009 – Xole Erbiti, nafar irakasle eta euskara sustatzailea (j. 1942).
- 2014 – Anamari Martinez, Martin Ugalderen bikotekidea (j. 1932).
- 2022 –
- Jakes Abeberri, lapurtar politikari eta abokatua (j. 1930).
- Pilar Iparragirre, gipuzkoar idazlea eta kazetaria (j. 1951).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 524 – Ahkal Moʼ Nahb I, Palenqueko erregea. (j. 465)
- 561 – Klotario I.a, Merovingiar leinuko frankoen erregea.
- 1268 – Klemente IV.a, Aita santua.
- 1378 – Karlos IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1316).
- 1530 – Thomas Wolsey, ingeles elizgizona eta politikaria (j. 1473).
- 1594 – Alonso Ertzilla, espainiar olerkaria (j. 1533).
- 1626 – Ernst von Mansfeld, alemaniar militarra.
- 1632 – Frederiko V.a Palatinatukoa, Palatinatuko printze-hautatzailea eta Bohemiako erregea (j. 1596).
- 1643 –Claudio Monteverdi, italiar musikagilea (j. 1567).
- 1780 – Maria Teresa I.a Austriakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (j. 1717).
- 1861 – Nikolai Dobroliubov, errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura-kritikaria (j. 1836).
- 1898 – Ángel Ganivet, espainiar idazlea (j. 1865).
- 1901 – Francisco Pi y Margall, Espainiako Lehen Errepublikako presidentea (j. 1824).
- 1904 – Helen Abbott Michael, estatubatuar zientzialaria (j. 1857).
- 1918 – Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa, Brasilgo printzea (j. 1881).
- 1924 – Giacomo Puccini, italiar musikagilea (j. 1858).
- 1939 – Philipp Scheidemann, Alemaniako kantzilerra (j. 1865).
- 1963 – Ernesto Lecuona, kubatar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1896).
- 1970 – Nina Ricci, italiar jatorriko frantziar jostuna (j. 1883).
- 1973 – José Bedia, Santandertar traineru patroia, historiako handienetakoa (j. 1890).
- 1974 –
- James J. Braddock, estatubatuar boxeolaria (j. 1905).
- Peng Dehuai, txinatar militar eta politikaria (j. 1898).
- 1975 – Graham Hill, ingeles auto pilotua, Hiruko Koroa irabazi duen pilotu bakarra (j. 1929).
- 1981 – Natalie Wood, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- 1986 – Cary Grant, ingeles-estatubatuar aktorea (j. 1904).
- 1991 –
- Ralph Bellamy, estatubatuar antzezlea (j. 1904).
- Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1906).
- 1992 – Jean Dieudonné, frantziar matematikaria, Bourbaki taldearen sortzaileetariko bat (j. 1906).
- 1996 – Dan Flavin, estatubatuar artista minimalista (. 1933).
- 1998 – Živojin Pavlović, serbiar zinemagile eta idazlea (j. 1933).
- 1999 –
- Carmen Díez de Rivera, espainiar politikaria eta eurodiputatua (h. 1942).
- Andrée Grandjean, belgikar abokatu eta erresistentea, Euskal Herrian bizi izandakoa (j. 1910).
- 2001 –
- George Harrison, ingeles musikaria, The Beatles taldeko gitarrajolea (j. 1943).
- Awang Usman, malaysiar idazle eta poeta (j. 1929).
- 2002 – Saburo Ienaga, japoniar historialaria (j.1913).
- 2004 – Ugo Ferrante, italiar futbolaria (j. 1945).
- 2008 – Jørn Utzon, daniar arkitektoa (j. 1918).
- 2010 –
- Bella Akhmadulina, sobietar eta errusiar olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktorea (j. 1937).
- Mario Monicelli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1915).
- 2014 – Rocío Orsi, espainiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta itzultzailea (j. 1976).
- 2016 – Luis Alberto Monge, Costa Ricako presidentea (j. 1925).
- 2017 –
- Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1945).
- Mary Lee Woods, matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa (j. 1924).
- Maria Luisa Altieri Biagi, italiar hizkuntzalaria (j. 1930).
- 2019 – Yasuhiro Nakasone, Japoniako lehen ministroa (j. 1918).
- 2021 –
- Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- Arlene Dahl, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2023 –
- Elliott Erwitt, estatubatuar argazkilari dokumentala eta publizista (j. 1928).
- Henry Kissinger, estatubatuar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (j. 1923).
- Michèle Rivasi, frantziar politikaria (j. 1953).
- Perla Santalla, argentinar aktorea (j. 1928).
- 2024 –
- Tchinda Andrade, Cabo Verdeko trans aktibista (j. 1979).
- Josef Jelínek, txekiar futbolaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Saturdi, Zernin, Satordi, Goiztiri, Goizargi eta Eguantza.
- Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |