Abenduaren 10
Itxura
Abenduaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita laugarren eguna da, 345.a bisurteetan. 21 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1898 – Parisen, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinen independentzia aitortzen zuen Ituna sinatu zen.
- 1936 – Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa erregeak abdikatu zuen.
- 1944 - Guardia zibil eta soldadu frankista ohiek bederatzi maki hil zituzten Katalunian; Sant Mateu de Bages udalerrian zeuden eta Bartzelonara bidean ziren.
- 1947 – Myanmarrek independentzia lortu zuen.
- 1948 – Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen.
- 1983 – Merituari domina eman zioten Lasa eta Zabala torturatzen aritu zen Pedro Gómez Nieto guardia zibilari.
- 2007 – Argentinan, Cristina Fernándezek presidente kargua hartu zuen Buenos Airesko Nazio Kongresuan.
- 2023 - Javier Mileik hartu zuen Argentinako lehendakaritza.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948 – Los burladores (euskaraz: burlariak), Pablo Sorozabalen musika eta Serafín eta Joaquín Álvarez Quinteroren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
- 1960 – Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioa ospatu zen, II. edizioa ospatu eta 24 urte geroago. Euskaltzaindiak antolatu zuen aurreneko aldiz. Irabazlea Inazio Eizmendi Basarri izan zen, bere bigarren txapela izan zelarik.
- 1976 – Bost preso desagertu ziren Basauriko espetxetik. Ihes egin zutela pentsatu zuten guztiek. Preso hauek, ordea, 52 egunez egon ziren teilatuan ezkutatuta, behin betiko ihesa prestatzen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962 – Lawrence of Arabia filma estreinatu zen, David Leanek zuzendu eta Peter O'Toole, Omar Sharif, Alec Guinness, Anthony Quinn, Jack Hawkins, José Ferrer, Anthony Quayle eta Claude Rains aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1978 – Superman filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzen, Christopher Reeve, Gene Hackman, Marlon Brando, Margot Kidder eta Ned Beatty aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Geronimo: An American Legend ("Jeronimo: Amerikar Kondaira") filma estreinatu zen, Walter Hillek zuzendu eta Wes Studi, Jason Patric, Robert Duvall, Gene Hackman, Matt Damon eta Pato Hoffmann aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Amistad filma estreinatu zen, Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Morgan Freeman, Anthony Hopkins, Djimon Hounsou eta Matthew McConaughey aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1999 – The Green Mile filma estreinatu zen, Frank Darabontek zuzendu eta Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2004 – Ocean's Twelve (Oceanen Hamabiak) filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta George Clooney, Brad Pitt, Matt Damon, Catherine Zeta-Jones, Andy García, Don Cheadle, Bernie Mac eta Julia Roberts aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1890 – Txomin Olano, gipuzkoar piano jotzailea eta musika maisua (h. 1972).
- 1895 – Julián Olivares, III. Murrietako markesa, gipuzkoar militar eta eskrimalaria, sablean aditua (h. 1977).
- 1923 – Simone Chrisostome, nazismoaren kontrako erresistentziako ekintzaile lapurtarra (h. 2021).
- 1925 – Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (h. 2019).
- 1935 – Jose Luis Orella, nafar ikerlaria, historialari eta irakaslea, Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbidean aditua.
- 1939 – Juan Ignacio Lorente, arabar alpinista eta oftalmologoa (h. 2022).
- 1942 –
- Mikel Azurmendi, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 2021).
- Mari Puri Herrero, bizkaitar margolari eta grabatzailea.
- 1952 – Javier Eskalza, euskal herritar futbolaria (h. 2007).
- 1958 – Juan José Quintanilla, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1966 – Montserrat Maritxalar, gipuzkoar unibertsitateko-irakasle eta ikertzailea, EHUko errektoreordea.
- 1969 – Andrea Muñiz Celestino, transgeneroen eta transexualen aldeko gipuzkoar ekintzailea, Euskal Herrian aitzindarietakoa.
- 1973 – Eva Lopez de Arroyabe, Arabako Lautadako ganaduzalea, Arabako Nekazarien Elkarteko zuzendari ohia.
- 1974 – Iratxe Ibarra, bizkaitar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta UEMAko euskara teknikaria.
- 1977 – Esteban Gaubeka, bizkaitar palaria.
- 1979 – Ekaitz Maiz, nafar eskalatzailea.
- 1981 – Jenni Alvarado, bizkaitar artista.
- 1982 – Aitziber Garmendia, gipuzkoar aktorea.
- 1983 – Iker Leonet, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1996 – Ainhoa Olaso, bizkaitar film-gidoilaria, zuzendaria, zutabegilea eta ekintzaile feminista.
- 1999 – Unai Marino, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Josu Gallastegi, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1538 – Giovanni Battista Guarini, italiar olerkari, antzerkigile eta diplomazialaria (h. 1612).
- 1588 – Isaac Beeckman, herbeheretar filosofo eta zientzialaria, atomismo modernoaren sortzaileetakoa (h. 1637).
- 1610 – Adriaen van Ostade, herbehereetar margolaria (h. 1685).
- 1776 – Maria Leopoldina Austria-Estekoa, Austriako artxidukesa eta Bavariako printzesa-hautesle ezkontidea (h. 1848).
- 1793 – Didier Petit de Meurville, frantziar diplomatiko eta margolaria (h. 1873).
- 1804 – Carl Gustav Jakob Jacobi, alemaniar matematikaria (h. 1851).
- 1815 – Ada Lovelace, historiako lehen programatzailea (h. 1852).
- 1818 – František Ladislav Rieger, txekiar ekonomialari eta politikari abertzalea (h. 1903).
- 1819 – Felice Orsini, italiar iraultzailea (h. 1858).
- 1821 – Nikolai Nekrasov, errusiar olerkaria eta kazetaria (h. 1878).
- 1822 – César Franck, frantziar musikagilea (h. 1890).
- 1824 – George MacDonald, eskoziar idazlea (h. 1905).
- 1830 – Emily Dickinson, estatubatuar idazlea (h. 1886).
- 1849 – Prosper Henry, frantziar optikari eta astronomoa (h. 1903).
- 1851 – Melvil Dewey, estatubatuar liburuzaina (h. 1931).
- 1852 – Henri Gervex, frantziar margolaria (h. 1929).
- 1860 – Margaret Eliza Maltby, estatubatuar fisikari eta hezitzailea (h. 1944).
- 1867 –
- Carmen de Burgos, espainiar kazetaria, idazlea, itzultzailea eta aktibista (h. 1932).
- Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria (h. 1944).
- 1870 –
- Adolf Loos, Mugimendu Modernoko hastapenetako txekiar arkitekto berritzailea (h. 1933).
- Pierre Louÿs, frantziar olerkari eta idazlea (h. 1925).
- 1878 – Chakravarti Rajagopalachari, azken Indiako gobernadore orokorra (h. 1972).
- 1879 – E. H. Shepard, ingeles artista eta liburuen ilustratzailea (h. 1976).
- 1882 – Otto Neurath, austriar filosofoa (h. 1970).
- 1883 – Andrei Vixinski, sobietar diplomazialari, legegizon eta politikaria (h. 1954).
- 1886 – Victor McLaglen, ingeles aktorea (h. 1959).
- 1888 – Catalina Bárcena, espainiar aktorea (h. 1978).
- 1891 –
- Harold Alexander, Britainiar Armadako Ofizial Nagusia eta Kanadako Konfederazioa sortzetik Kanadako 17. Gobernadorea (h. 1969).
- Nelly Leonie Sachs, alemaniar idazlea, 1966ko Literaturako Nobel Saria (h. 1970).
- 1902 – Dulce María Loynaz, kubatar idazlea (h. 1997).
- 1904 – Antonín Novotný, Txekoslovakiako presidentea (h. 1975).
- 1907 –
- Rumer Godden, britainiar idazlea (h. 1998).
- Lucien Laurent, frantziar futbolaria, munduko futbol txapelketen historiako lehen golaren egilea (h. 2005).
- Gisella Perl, judu ginekologoa, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan nazien torturak ekiditeko mila abortu baino gehiago egin zituena (h. 1988).
- 1908 – Olivier Messiaen, frantziar musikagilea, organista eta irakaslea (h. 1992).
- 1913 – Morton Gould, estatubatuar orkestra zuzendari eta musikagilea (h. 1996).
- 1914 – Dorothy Lamour, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1996).
- 1917 – Yahya Petra Kelantangoa, Malaysiako erregea (h. 1979).
- 1920 – Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1977).
- 1922 – Lucía Hiriart, Txileko lehen dama, Augusto Pinocheten emaztea (h. 2021).
- 1923 –
- Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (h. 2011).
- Clorindo Testa, italiar-argentinar arkitektoa eta margolaria (h. 2013).
- 1924 – Michael Manley, Jamaikako lehen ministroa (h. 1997).
- 1926 – Blai Bonet, mallorcar poeta ete eleberrigilea (h. 1997).
- 1933 –
- Karimat El-Sayed, egiptoar kristalografoa.
- Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (h. 2015).
- 1934 – Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1941 –
- Fionnula Flanagan, antzerki, zinema eta telebistako irlandar aktorea.
- Karen Ulane, estatubatuar airelinea pilotua, sexua berresleitzeko ebakuntza jaso eta gero bidegabeki lanetik bota zutena (h. 1989).
- 1942 – Aritatsu Ogi, japoniar futbolaria.
- 1946 – Ruth Crocker, estatubatuar idazlea.
- 1948 – Abu Abbas, Palestina Askatzeko Frontearen (PLF ingelesez) sortzailea.
- 1953 – Diane Schuur, estatubatuar abeslaria eta piano-jolea.
- 1954 – Kristine DeBell, estatubatuar modelo ohi eta aktorea.
- 1957 – Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (h. 2012).
- 1958 –
- Cornelia Funke, alemaniar haur-literatura idazlea.
- Eva Robin's, italiar abeslari, aktore eta telebistako pertsonaia.
- 1959 – Mark Aguirre, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1960 – Kenneth Branagh, irlandar zinema zuzendari eta antzezlea.
- 1962 – Cássia Eller, brasildar rock abeslari eta gitarra-jotzailea (h. 2001).
- 1963 – Gillian Wearing, ingeles artista garaikidea.
- 1964 –
- Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (h. 2019).
- Laura McAllister, galestar irakaslea eta akademikoa, nazioarteko futbolari ohia eta kiroletako goi-mailako administratzailea.
- 1966 – Colm Ó Maonlaí, irlandar aktorea.
- 1969 -
- Françoiz Breut, frantziar abeslari eta ilustratzailea.
- Montserrat Villar Gonzalez, galiziar poeta, filologo eta itzultzailea, portugesezko poesian espezializatua.
- 1970 – Luisa Larraga Cacho, aragoiar atleta, iraupen eta erdi-iraupen lasterketetan espezializatua.
- 1974 – Miloš Vučević, Serbiako lehen ministroa.
- 1980 – Javier Cherro, espainiar txirrindularia.
- 1983 – Katrin Siska, estoniar abeslari eta modeloa, Vanilla Ninja taldeko abeslaria.
- 1985 – Lê Công Vinh, vietnamdar futbolari ohia.
- 1986 – Natti Natasha, dominikar reggaeton, pop latino eta bachata abeslari eta abestigilea.
- 1987 –
- Sergio Henao, kolonbiar txirrindularia.
- Gonzalo Higuaín, frantziar-argentinar futbolaria.
- Ari Ne'eman, pertsona desgaituen eskubideen aldeko estatubatuar aktibista.
- 1989 – Marion Maréchal, frantziar politikaria.
- 1990 –
- Teyana Taylor, estatubatuar abeslaria, aktorea, dantzaria eta koreografoa.
- Shoya Tomizawa, motoziklismoko japoniar pilotua (h. 2010).
- 1991 – Elisa Longo Borghini, italiar txirrindularia.
- 1996 – Valentina Sampaio, brasildar modeloa.
- 1997 – Bea Beltrán, madrildar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 925 – Antso I.a Gartzeitz, Iruñeko lehen erregea.
- 1875 – Jean Saint-Gaudens, baxenafar politikaria (j. 1799).
- 1907 – Grazian Adema, euskal idazlea (j. 1828).
- 1943 – Edmund Vansteenberghe, Frantzian jaiotako Baionako apezpikua (j. 1881).
- 1965 – Luis Castro, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1880).
- 1976 – Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (j. 1900).
- 1981 – Fermin Izurdiaga, eskuin muturreko nafar apaiza (j. 1903).
- 1985 – Mariano Royo Ximenez, euskal herritar margolaria (j. 1949).
- 2001 – Julen Gimon, euskal politikari eta abokatua (j. 1931).
- 2005 – Mariano Zufia, nafar politikari karlista (j. 1920).
- 2019 – Gorka Reizabal, gipuzkoar kazetaria (j. 1952).
- 2021 – Jesus Riaño, gipuzkoar kirol-kazetaria (j. 1943).
- 2022 – Juan Carlos Abasolo, gipuzkoar futbolaria (j. 1940).
- 2023 – Santos Iñurrieta, arabar margolaria, Mallorcan (j. 1950).
- 2024 – Mario Fernández, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1943).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 304 – Santa Olaia Meridakoa, santu kristau eta martiria (j. c. 292).
- 1041 – Mikel IV.a Paflagonioa, Bizantziar Inperioko enperadorea.
- 1081 – Nizeforo III.a Botaniates, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1002).
- 1198 – Averroes, arabiar fisikari eta filosofoa (j. 1126).
- 1475 – Paolo Uccello, italiar margolari eta matematikaria (j. 1397).
- 1574 – Ascanio Condivi, italiar margolari eta idazlea (j. 1525).
- 1590 – Kristina Danimarkakoa, Danimarkako printzesa (j. 1521).
- 1616 – Diogo do Couto, portugaldar historialaria (j. c. 1542).
- 1618 – Giulio Caccini, italiar abeslaria eta musikagilea (j. 1551).
- 1736 – António Manoel de Vilhena, Maltako Ordenako 66. Printze eta Maisu Handía (j. 1663).
- 1791 – Jakob Frank, judu-poloniar heretikoa (j. 1726).
- 1831 – Thomas Johann Seebeck, alemaniar fisikaria (j. 1770).
- 1851 – Karl Drais, alemaniar asmatzaile eta ikertzailea (j. 1785).
- 1865 – Leopoldo I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (j. 1790).
- 1884 – Jules Bastien-Lepage, frantziar margolari naturalista (j. 1848).
- 1886 – Marco Minghetti, Italiako lehen ministroa (j. 1810).
- 1896 – Alfred Nobel, suediar kimikari eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea eta Nobel Sarien sortzailea (j. 1833).
- 1909 – Hodei Gorri (Makhpyia-luta), siux oglalar amerindiarren buruzagia (j. 1822).
- 1911 – Joseph Dalton Hooker, britainiar botanikari eta esploratzaile (j. 1817).
- 1928 – Charles Rennie Mackintosh, eskoziar arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (j. 1868).
- 1936 – Luigi Pirandello, italiar idazlea, 1934ko Literaturako Nobel sariduna (j. 1867).
- 1939 – Wilhelm Grosz, austriar musikaria (j. 1894).
- 1952 - Leocadia Alba, espainiar zarzuelako-sopranoa eta aktorea (j. 1866).
- 1967 – Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (j. 1941).
- 1968 –
- Karl Barth, suitzar teologo protestantea (j. 1886).
- Thomas Merton, estatubatuar olerkari, pentsalari eta zistertar-trapatar monjea (j. 1915).
- 1976 – Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1893).
- 1978 – Ed Wood, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea (j. 1924).
- 1987 – Jascha Heifetz, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (j. 1901).
- 1989 – Paul Collaer, belgikar musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendaria (j. 1891).
- 1991 – Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (j. 1927).
- 1992 – Celia Gámez, espainiar-argentinar aktorea eta dantzaria (j. 1905).
- 1995 – Sarvadaman Chowla, indiar matematikaria (j. 1907).
- 1999 –
- Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (j. 1943).
- Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (j. 1922).
- 2005 – Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (j. 1940).
- 2006 – Augusto Pinochet, Txileko diktadorea (j. 1915).
- 2010 – John B. Fenn, estatubatuar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2002ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2014 – Ralph Giordano, alemaniar idazlea (j. 1923).
- 2017 – Bruce Brown, estatubatuar dokumental zinema zuzendaria (j. 1937).
- 2019 – Juri Luzhkov, errusiar politikaria, Moskuko alkatea (j. 1936).
- 2020 –
- Tom Lister, Jr., estatubatuar aktorea (j. 1958).
- Bryan Sykes, britainiar genetista eta zientzia idazlea (j. 1947).
- 2021 – Michael Nesmith, estatubatuar musikaria, musikagilea, antzezlea, ekoizlea, idazlea, enpresaburua eta filantropoa, The Monkees pop rock taldeko gitarrista (j. 1942).
- 2023 – Syd Millar, iparirlandar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Olaia, Itoitz eta Itoiz.
- Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zen egunaren urteurrena da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |