Fernando Beorlegi
Fernando Beorlegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tebas-Muru Artederreta, 1928ko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 2008ko urtarrilaren 6a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | Gorutz |
Fernando Beorlegui Beguiristain (Tebas-Muru Artederreta, Nafarroa Garaia, 1928ko urtarrilaren 21a - Eibar, Gipuzkoa, 2008ko urtarrilaren 6a) margolari eta grabatzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928ko urtarrilaren 6an Arrizabalagan jaio zen, Tebas-Muru Artederreta udalerriko herrixkan (Nafarroa Garaia). 15 urterekin Madrilgo Prado Museoa bisitatu zuen, eta harrituta geratu zen Francisco Goyaren margoekin. Geroago, Beorlegiren obretan Goyaren eragin nabaria izango zen. Iruñean Javier Zigarekin, 1942 eta 1945 urte bitartean, pintura ikasi zuen. 1945 eta 1951 urte bitartean Lizarran, Gustavo Maeztu maisu izan zuen. 1951 eta 1952 urte bitartean Madrilen Eduardo Chicharrorekin ikasi zuen; eta, 1956 arte, Logroñoko Arte eta Lanbide Eskolan hezi zen.
1957an, Eibarra joan zen bizitzera, eta beste euskal herritar artistekin harreman estuak izan zituen, hala nola Daniel Txopitearekin, Iñaki Larrañaga Iglesiasrekin, Marino Plazarekin, Agustin Ibarrolarekin, Jorge Oteizarekin edota Vicente Ameztoirekin. Maria Luisa Ereñarekin ezkondu ostean, lau seme-alaba izan zituen.
1969an, Debako Arte Eskolaren sorreran parte hartu zuen eta 1974an, Daniel Txopitea, Iñaki Larrañaga eta Marino Plazarekin batera, Gorutz taldea sortu zuten. Zurgai poesia aldizkariaren margolari izan zen geroago. 1972 eta 1976 artean Arma Eskolan pintura eta eskultura eskolak eman zituen. 1980an Elgoibarren Arte Eskola bat sortu zuen: "Egur" Arte Eskola. Eskola honetan pintura, eskultura eta grabatua irakatsi zituen. 1993an Fernando Beorlegiri erakusketa antologiko bat antolatu zioten, I.M. Ruiz de Eginoren zuzendaritzapean Donostiako Garibai aretoan. Euskal Herrian Beorlegiren erakusketak nabariak izan ziren.
2008ko urtarrilaren 6an, Eibarren hil zen, 79 urte zituela.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustave Doré eta Francisco Goya hartu zituen erreferentzia nagusitzat. 1970eko hamarkadatik aurrera surrealismoaren eta errealismo magikoaren eragin nabariak izango ditu bere obran.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Grupo Gorutz: Beorlegui." de Castresana Luis; López, Alberto ( Donostia, Ed. Caja Laboral,1975)
- "Beorlegui." de Fernando Ponce (Madrid,Colección Arte Español Contemporáneo nº57 Editorial Fernan Gómez, 1989)
- "BEORLEGUI." de Rafael Castellano (Donostia,Ed.Fundación Kutxa, 1993)
- "Fernando Beorlegui." de Aranzasti, M.J; Mendizabal,J.L; Castellano,R; Beorlegi,M.(Donostia,Ed.Fundación Kutxa, 2010)
- "Javier Ciga: pintor de esencias y verdades." de Pello Fernández Oyaregui (Pamplona, Gobierno de Navarra-UPNA, 2012)
- Euskal artearen historia XX. Mendea” Euskadi Enblematikoa bilduma, T. IV . Plazaola Artola J., ETOR-OSTOA arg. Lasarte/Oria. 2003
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Fernando Beorlegi webgunea
- (Gaztelaniaz) Bilboko Arte Ederren Museoa
- MAS | Museo de Arte de Santander
- Artium Liburutegia
- Koldo Mitxelena Liburutegia
- (Gaztelaniaz) «Fernando Beorlegui Beguiristain», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- hiru.com entziklopedia
- «Fernando Beorlegi Beguiristain», Egoibarra webgunea.
- «Fernando Beorlegui artegile handia hil da», Egoibarra webgunea
- (Gaztelaniaz) Biblioteca Digital Hispánica
- Coexistencia de influencias en la pintura navarra de 1890 a 1980. Tensión tradición-modernidad
- Fernando Beorlegui en programa de ETB 1
- Fernando Beorlegui en etb2 anunciando la exposición
- Fernando Beorlegui EIBAR 2010 video de EIBARTV
- Fernando Beorlegui entrevista de Iñigo 1ª parte
- Fernando Beorlegui entrevista de Iñigo 2ª parte
- Fernando Beorlegui comenta cuadros 1ª parte
- Fernando Beorlegui comenta cuadros 2ª parte