Edukira joan

Gastón Baquero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Cañas (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:50, 8 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Gastón Baquero
Bizitza
JaiotzaBanes (en) Itzuli1914ko maiatzaren 4a
Herrialdea Kuba
HeriotzaMadril1997ko maiatzaren 15a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Gastón Baquero (Banes, Kuba, 1914ko maiatzaren 4a - Madril, Espainia, 1997ko maiatzaren 15a) gaztelaniazko olerkari eta kritikaria izan zen.

Gaztetan, Habanako Unibertsitatean agronomia ikasten ari zela, poema batzuk argitaratu zituen Verbum eta Espuela de plata aldizkarietan. Gainera, Europako eta Ipar Ameriketako literaturak liluraturik, T.S. Elliot eta beste idazle handi batzuen lanak itzuli zituen. 1943an Información egunkarian hasi zen lanean, itzultzaile gisa, eta geroago, Diario de la Marina egunkariko erredakzio-burua izan zen. Clavileño literatura-aldizkaria sortu zuen. Ospe handiko olerkari bilakatu zen, eta sari ugari jaso zituen. 1959an Miami Herald egunkarian idazten zuen, eta José Lezama Limak Orígenes aldizkariaren inguruan gidatzen zuen literatura-taldeko kidea zen; baina, iraultza gertatu zenean, Madrilera joan zen ihesi, eta han antolatu zuen bere jarduera intelektuala, hainbat egunkari eta aldizkaritan kulturaren inguruko artikuluak idatziz. Irakasle gisa, Literatura Hispanoamerikarra eta Ameriketako Historia irakatsi zituen Madrilgo Kazetaritza Eskola Ofizialean.

1993an nazioarteko omenaldia egin zioten Salamancan, eta 1994an, berriz, beste omenaldi bat egin zioten Habanako Unibertsitateko Arte eta Letren Fakultatean. 1995ean Salamancako Unibertsitate Pontifikalak haren lan guztiak argitaratu zituen. Gastón Baqueroren obrak bi gai nagusi ditu, mundua Jainkoaren obra gisa eta erbesteratuaren barneko drama, modernismoan sustraiturik. Poesia-liburu nagusiak: Poemas (1942), Memorial de un testigo (1966, Lekuko baten oroitzapen-bilduma) eta Poemas invisibles (1991, Poema ikusezinak). Saiakeraren arloan, berriz, aipagarriak dira Escritores hispanoamericanos de hoy (1961, Gaurko idazle hispanoamerikarrak), eta Darío, Cernuda y otros temas poéticos (1969, Darío, Cernuda eta beste gai poetiko batzuk).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]