Francisca "Paquita" Martin Isidro (Madril, 1925eko maiatzaren 4a - ib., 2020ko azaroaren 8a) Izquierda Unidako sortzaileetako bat eta Espainiako Alderdi Komunistako militante historikoa izan zen.

Paquita Martín

Bizitza
JaiotzaMadril1925eko maiatzaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2020ko azaroaren 8a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklangilea eta militante politikoa
KidetzaLangile Komisioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Biografia

aldatu

Madrilen jaio zen 1925ean, Primo de Riveraren diktadura garaian, ezkerrarekin eta errepublikarekin konprometitutako familia batean, eta langile giroan bizi izan zen beti.[1][2] 11 urte zituenean, Espainiako gerra zibila piztu zen. Aita praktikantea zen, eta tropa frankistak Madrilgo hirian sartu aurreko gauean guardian zegoen ospitalean; atxilotu egin zuten, eta ez zuen gehiago ikusi. Ama gerra amaitu baino hilabete lehenago hil zen, 1939an.[1] Ikasketak goiz utzi eta lanean hasi zen, ehungintzan lehenik, eta metalurgian gero, non ia erretiroa hartu arte jardun zuen.[2]

9 urterekin egon zen lehenengo manifestazioan, eta inoiz ez zion utzi ekintzaile eta konprometitua izateari. Langile Komisioetako (CCOO) eta Alderdi Komunistako militantea izan zen klandestinitatearen garaietatik, betiere Marcelino Camacho orduko buruzagi sindikalaren ingurutik gertu. 1986an Izquierda Unida sortzen lagundu zuen, baina beti oinarritik, inoiz ez baitzuen kargu garrantzitsurik izan. Bere bizitzako azken urteetan Chamberiko Izquierda Unidako Batzarrean militatzen zuen eta CCOOko Exekutibako kidea zen.[2][3][4][5]

Mingainean herdoilik gabe mintzatzeko zuen gaitasunak telebistako ospea ekarri zion, pentsio duinen aldeko manifestazioak direla eta, 2016an La Sextako eztabaida saio batean parte hartu ondoren.[2]Aktibista historiko honek , telebista kate horretako audientzia goreneko saio batean, bere 91 urterekin : “¡Tengo 91 años pero no soy gilipollas!” aurpegiratu zion ekonomialari bati . Esaldi honekin ospera salto egitea eta sare sozialetan biralizatzea eragin zuen .[1][6][7]

Sari eta aintzatespenak

aldatu
  • 2017. Zapeando sariak.[8]
  • 2018. Chamberiko Kultur Etxearen omenaldia."Emakume, borrokalari eta bizilagun gisa".[2]

Ibilbide pertsonala

aldatu

“Berandu” ezkondu zen, 49 urterekin, bestela lana utzi behar izango zuelako. Haren senarra, ekintzailea hura ere, 2000. urtean hil zen.[9]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Paquita, 91 urte borrokan, CCOO, 2016ko irailaren 4a
  • Contextame/Paquita Martín, CCOOko militantea, 2018ko abuztuaren 8a
  • Paquita Martín, pentsiodunen eskubideen alde borrokan 94 urterekin, La Sexta, 2019.eko urtarrilak 31ean